lunes, 29 de octubre de 2007

Irrati tailerra


Irrati tailer hau Adurtza ikastola publikoaren 5. et 6.mailako umeek burutu dute 2001-2002 ikasturtean.
Ikastola Lehen hezkuntzakoa da, D eredu bakarra du eta bi lerro, bi gela mailako, alegia. Gasteizko hegoaldean kokatuta dago, Adurtza auzoan hain zuzen, eta 300 bat ume ditu.
Orain dela lau urte Hizkuntza Normalkuntza edo Ulibarri programaren barruan sartu ziren eta iaz ahozkotasuna lantzeko berriztapen proiektu zabal bat aurkeztu zuten umeen euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin. Proiektu honek hiru atal zituen:

:

  • Haur hezkuntzan ipuinen lanketa ipuin kontalari baten laguntzaz

  • 3. eta 4.mailetan bertsolaritza landu bertsolari batekin

  • 5. eta 6.mailakoekin, ikastola osoari zuzendutako irrati tailer bat antolatu.


Proiektu honen barruan, irratiaren zeregina bikoitza zen:



  • Hirugarren zikloko umeen ahozko zein idatzizko hizkuntza modu atseginean landu.

  • Irratiaren bitartez, ikastola girotu, euskararen erabilera bultzatu, hainbat akats nabarmendu eta, orokorrean, euskararen aldeko mezuak igorri.


Irailean sortu zutenean beraz, eskola irrati klasiko bat, (emisorarik gabe gure emisioak auzora zabaltzea ez baitu merezi), hau da umeekin gidoiak prestatu, grabatu eta handik bi egunetara eskolako megafoniatik entzun.
2001-2002 ikasturtean zehar funtzionatu du. Aurrerantzean...


http://www.altzagaikastolaerandio.net/proiektuak.cfm?atala=proiektuak&id=35

No hay comentarios: