lunes, 29 de octubre de 2007

Audacity soinu editorea


Irrati saio bat egiteko egokia den programa da hau. Soinu artxiboak grabatzeko balio duen programa honek aukera asko eskaintzen dizkigu; Bai ahotsa grabatzeko aukera, bai bi abesti ezberdin nahasteko aukera, edota abesti bat eta ahotsa nahasteko aukera eta baita CDtik nahiz internetetik musika grabatzeko aukera ere eskaintzen du. Zergaitik programa hau eta ez beste bat? Dohakoa delako, erabiltzen erraza delako eta baita formatu askotako artxiboak har ditzakelako (adibidez mp3, waw). Audacity programa jeisteko egin klik hemen eta programaren inguruko azalpen zehatz eta egoki bat izateko egin klik beste honetan.

No hay comentarios: