miércoles, 28 de noviembre de 2007

Zuekin...TXITXARRI IRRATIA


Oraingo honetan Alegia eskolako bloga azaltzea erabaki dugu, alde batetik blog oso interesgarria eta polita iruditu zaigulako Alegiako ikastetxeko umeeak egina baitago eta gainera gure ikaskideek blogei buruzko lana ere egin behar izan dutelako eta bestetik esan, blog hau aukeratzearen arrazoirik garrantzitsuena, honetan aurkitu dugun irrati saioaren grabazioa izan dela. Blog-ean Alegai ikastetxeko 6.mailako ikasleek egindako lehenengo grabazioa entzun daiteke zein, Audacy programarekin grabatua eta editatua dagoena. Irrati saioa, esan bezala, 07-08 ikasurteeko lehenengoa da eta honetan Ane, Iurgi eta Marwanek maneiatu zuten kontrol mahaia. Beste ikaskideek, solasaldi dibertigarri eta informagarria egiteaz arduratu ziren. Orokorrean oso ondo dagoela iruditu zaigu Txitxarri irratiaren irrati saioa, beraz animatu zaitez entzutera eta klikatu hemen!!!!!

lunes, 26 de noviembre de 2007

PINCEL Y RATON


Irudimena lantzeko mediaketa!Bertan, teknologi berriei buruz behar dugun guztia aurki ditzakegu. Haurrak jolasen bidez hasten dira ikasten eta honekin batera teknologi berria sartzen.Horretarako "pincel y raton" daukagu:tailerrak,laborategiak... ditugu haurrak ikas eta ezagutu dezaten teknologi berrien mundua.
"pincel y raton"-en orrialdea sakonago ikus dezazuen animatzen zaitugu bertara jotzea. Eta batez ere logroñoko ikastetxeak prestatu duen bideoa"Que pasa aqui". http://www.pincelyraton.com/anterior/principal.html

lunes, 12 de noviembre de 2007

Nola egin Irrati saio bat?


Eskola-irratia, komunikabidea tresna pedagogiko bihurtua


Arantza Gutierrezek idatzitako artikulua da honako hau, bertan irrati eskolaren planteamendu eta onuren inguruan hitzegiten digu. Ikasketa ikasgelatik atera eta gizartera aurkezteko tresna bezala azaltzen digu irratia.
Beraz aurretik aipatu bezala irratia hezkuntzarako tresna bezala aurkezten digu, hizkuntza ikasten laguntzen duelarik, ahozko adierazpena lantzen da, ingurunea ezagutzen da, eta baita gizarte ohitura eta balioak ikasteko tresna bezala ere. Bestalde sormena lantzeko bide ere baditugu irrati jarduera hauek, baita inguruan integratzeko ere.
Gutierrezek eskola irrati bat martxan jarri nahi izanez gero nola abiatu behar garen eta ze baliabide behar ditugun azaltzen digu.
Arantza Gutierrezen artikuluan sakondu nahi izanez gero klikatu hemen



Teknologia Berriak: Telebistaren erabilera Hezkuntzan


Iker Laskibar, Teknologia Berrietan trebatuak idatzitako artikulua da honako hau. Bertan telebistak hezkuntzan eta eguneroko bizitzan daukan eraginaz jarduten du, aldeko eta kontrako iritziak bertan islatuz.
Laskibarren iritziz hezkuntzarako baliabide egoki bat da telebistarena. Izan ere gurasoak kezkatuta agertzen diren arren telebista ordu askotan ikusten dutelako haurrek, Ikerren ustetan ez da denbora garrantzitsuena kalitatea baizik. Kalitatea da era egoki batean landu beharrekoa.
Bestalde, telebista hezkuntzan erabiltzekotan, bere ustetan ze gauza kontutan hartu beharko litzateken komentatzen digu, heziketa prozesurako egokia izan dadin.

Artikulua bere osotasunean irakurri nahi izanez gero klikatu hemen

Telebista Amara Berri sisteman


Amara Berriko telebista ez da filmatze edo editatze teknikak ikasteko tailer huts bat; Natura, plastika, matematika, ingelesa edota gizarte bezalako ikasgaiak lantzeko tresna da. Egunean zehar era askotako programak daude, informatibo bat, zeramika-obren erakusketa bat, sketch bat, lehiaketak, salmentak, Guatemalako haurren bizimoduari buruzko dokumental bat, laborategian eginiko esperimentuak... Proiektu honen helburuak hurrengoak izanik: telebistako programak grabatzea eta sortzea, ikus-entzunezko zein informatikako lengoaietara zabalduz, kritika eta laneko plangintza zein koordinazio gaitasuna garatuz, eta kolektibitate osoari eskainitako zerbitzu gisa ikusiz. Proiektu honen web orrialdera joan nahi izanez gero egin click hemen.

lunes, 5 de noviembre de 2007

Irrati eta telebistaren barrenak

Bideo honetan eskola bateko ikasleek beraien irrati gela eta telebista gela erakusten dizkigute. Honetan, saio bat egiteko beharrezkoak diren tresnak ikus ditzakegu.