lunes, 29 de octubre de 2007

Audacity soinu editorea


Irrati saio bat egiteko egokia den programa da hau. Soinu artxiboak grabatzeko balio duen programa honek aukera asko eskaintzen dizkigu; Bai ahotsa grabatzeko aukera, bai bi abesti ezberdin nahasteko aukera, edota abesti bat eta ahotsa nahasteko aukera eta baita CDtik nahiz internetetik musika grabatzeko aukera ere eskaintzen du. Zergaitik programa hau eta ez beste bat? Dohakoa delako, erabiltzen erraza delako eta baita formatu askotako artxiboak har ditzakelako (adibidez mp3, waw). Audacity programa jeisteko egin klik hemen eta programaren inguruko azalpen zehatz eta egoki bat izateko egin klik beste honetan.

Irrati tailerra


Irrati tailer hau Adurtza ikastola publikoaren 5. et 6.mailako umeek burutu dute 2001-2002 ikasturtean.
Ikastola Lehen hezkuntzakoa da, D eredu bakarra du eta bi lerro, bi gela mailako, alegia. Gasteizko hegoaldean kokatuta dago, Adurtza auzoan hain zuzen, eta 300 bat ume ditu.
Orain dela lau urte Hizkuntza Normalkuntza edo Ulibarri programaren barruan sartu ziren eta iaz ahozkotasuna lantzeko berriztapen proiektu zabal bat aurkeztu zuten umeen euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin. Proiektu honek hiru atal zituen:

:

  • Haur hezkuntzan ipuinen lanketa ipuin kontalari baten laguntzaz

  • 3. eta 4.mailetan bertsolaritza landu bertsolari batekin

  • 5. eta 6.mailakoekin, ikastola osoari zuzendutako irrati tailer bat antolatu.


Proiektu honen barruan, irratiaren zeregina bikoitza zen:



  • Hirugarren zikloko umeen ahozko zein idatzizko hizkuntza modu atseginean landu.

  • Irratiaren bitartez, ikastola girotu, euskararen erabilera bultzatu, hainbat akats nabarmendu eta, orokorrean, euskararen aldeko mezuak igorri.


Irailean sortu zutenean beraz, eskola irrati klasiko bat, (emisorarik gabe gure emisioak auzora zabaltzea ez baitu merezi), hau da umeekin gidoiak prestatu, grabatu eta handik bi egunetara eskolako megafoniatik entzun.
2001-2002 ikasturtean zehar funtzionatu du. Aurrerantzean...


http://www.altzagaikastolaerandio.net/proiektuak.cfm?atala=proiektuak&id=35

Gasteiztxo irrati, prentsa eta telebista tailerra




GASTEIZTXO
Nor ez da inoiz jarri mikrofono baten aurrean eta irratiko aurkezlea izango balitz bezala jolas egin? Nori ez zitzaion gustatzen ikastolan geundenean irrati saio bat egitea? Mastaller S.L. enpresak irrati, telebista eta prentsa tailerrak eskaintzen dizkie, Gasteizko ikastoletako ikasle ezberdinei; tailer hauetan bai telebista saio eta baita irrati saio baten egite formulak ere ezagutzeko aukera dago. Gasteiztxok (komunikabideen inguruko hezkuntza programak) milaka ikasleei, martxan daramatzan 10 urte hauetan, aukera eman die komunikabide ezberdinetara hurbiltzeko. Klikatu hemen proiektu interesgarri honen web-era sartzeko.