lunes, 12 de noviembre de 2007

Telebista Amara Berri sisteman


Amara Berriko telebista ez da filmatze edo editatze teknikak ikasteko tailer huts bat; Natura, plastika, matematika, ingelesa edota gizarte bezalako ikasgaiak lantzeko tresna da. Egunean zehar era askotako programak daude, informatibo bat, zeramika-obren erakusketa bat, sketch bat, lehiaketak, salmentak, Guatemalako haurren bizimoduari buruzko dokumental bat, laborategian eginiko esperimentuak... Proiektu honen helburuak hurrengoak izanik: telebistako programak grabatzea eta sortzea, ikus-entzunezko zein informatikako lengoaietara zabalduz, kritika eta laneko plangintza zein koordinazio gaitasuna garatuz, eta kolektibitate osoari eskainitako zerbitzu gisa ikusiz. Proiektu honen web orrialdera joan nahi izanez gero egin click hemen.

No hay comentarios: